XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ediktua

Fermin Domingo Abanek, Donostiako Zerga Bulegoko funtziotako buruak.

Jakinarazten du: Zerga Bulego honetan Gipuzkoako Foru Ogasunaren zordun den Francisco Torres Elarreri instruitzen ari zaion premiamenduzko espediente administratiboaren gainean 1993ko apirilaren 29an ondorengo probidentzia eman dela:

PROBIDENTZIA: Gipuzkoako Foru Diputazioko Ogasun eta Finantza Departamentuko Aholkularitza Juridikoak Erregelamendu Hipotekarioko 26. artikuluari buruzko txostena egin ondoren, bidezkoa da esleitutako higiezinen salmenta eskriturak ematea, Gipuzkoako herrialde historikoko Zergabilketaren Erregelamenduak 141. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Horretarako, eska bekio zordunari 15 egunetan zerga bulego honen barrutian notaria izendatzeko, ohartarazirik horrela egiten ez badu Errenteriako notariaren aurrean ofizioz emanak izango direla, lehen aipatutako artikuluaren 3.zki.an xedatutakoaren arabera.

Jakinaraz bekio zordunari akordio hau, berak jakin dezan eta gainerako eraginetara.

Probidentzia hori zordunari eta, hala dagokionean, bere ezkontideari jakinarazi ezin izan zaionez, Gipuzkoako herrialde historikoko Zergabilketaren Erregelamenduak 92-6 artikuluan xedatutakoa betez, ediktu hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara eman eta Lezoko Udaleko iragarki taulan jendaurrean jarriko da, berak jakin dezan, eta interesatuari errekerimendua egiten zaio prozedurara ager dadin bera edo ordezkari bat bidaliz, espreski ohartaraziz zortzi eguneko epean, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen denetik zenbatuta hala egiten ez badu jakinarazitzat joko dela prozedura burutu arteko hurrengo iharduketetan, agertzeko duen eskubidearen kalterik gabe.

ERREKURTSOAK: berraztertzekoa Gipuzkoako Foru Ogasuneko Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitateko buruari, edota erreklamazio ekonomiko-administratiboa Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboan, hamabost eguneko epean ediktu hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, baina errekurtso edo erreklamazio horiek ez dute prozedura etengo aipatutako Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 90. artikuluan aipatzen dituen baldintzak eta eskakizunak betetzen ez badira.

Donostia, 1993ko apirilak 30.- Zerga Bulegoko buruak.